Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
774

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) aurreikusitako laguntzen 2019ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduaren (Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez aldatu zen) 24. artikuluaren 5. puntuan hau ezarrita dago: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren eskakizunak bete beharko dira.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2019ko abenduaren 18ko Ebazpena jakinarazi ondoren (dirulaguntza ematekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 31ko Aginduan araututako 2019ko laguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean ageri diren bezala. Agindu horren bidez arautzen da enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa, eta Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela-eta argitaratzen da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 10a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala