Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
590

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 125/2019-M administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-341/2019-XIV.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abuztuaren 22ko Aginduaren aurka jarri da. Agindu horren bidez, Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpen baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozeduraren deialdia egin zen, honako kategoria hauetan: Ertzaintzako intendentea, komisarioa eta komisariordea (C-175); eta lanpostuei zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduraren deialdia ere egin zen, honako kategoria hauetan: Ertzaintzako superintendente, intendente, komisario eta komisariordea (C-176).

Hori dela eta, interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, egoki baderitzote, ager daitezen, beren bidezko interesak defenditzera. Horretarako, bederatzi eguneko epea ematen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitarako eta hurrengo egunetik hasita. Hala dago ezarrita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 29a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala