Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
589

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-16/2019-S zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

Goian aipatutako ebazpen-proposamena ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi 20168452-M NANa duen pertsonari. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio ezen izapidegileak 2020ko urtarrilaren 2an ebazpen-proposamena eman zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batzuengatik irekitako zehapen-espedientearen barruan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzako Aholkularitza Juridikoan –Recalde zumarkalea 39-A, 5. solairua, Bilbao– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 29a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala