Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
587

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, onetsi egiten da Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitateko C1-C2 faseetako lurzatiak berreskuratzeko proiektua.

Ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, onartu egiten da Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitateko C1-C2 faseetako lurzatiak berreskuratzeko proiektua, betiere Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 22a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria ez dagoenez (apirilaren 11ko, 77/2017 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria).

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala