Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
581

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 94/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe), 94/2019.

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-30ean eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Tito Uyardo Huanaco demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Durango (Bizkaia), 2019ko abenduaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala