Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
580

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astun bat egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena [Espedientea: 14.0072.20.01.01.02 (23/6361/14). Arau-haustearen akta: I202014000006361].

Ikusi da Aballa, S.L. enpresari – IFK: B20194254; helbidea: Rekalde etorb., Uribide eraikina, 1. behea, 47. atea, 20018 Donostia(Gipuzkoa) – eta UTE Lapatza enpresari (Construcciones Moyua, S.A. eta Antzibar, S.A.) – IFK: U75078733; helbidea: Errotaburu pasealekua 1, 5. solairua, 20018 Donostia (Gipuzkoa) – irekitako zehapen-espedientea, eta kontuan hartu da Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2014ko martxoaren 13an emandako I202014000006361 arau-haustearen akta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen 2018ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez, Aballa, S.L. enpresari eta, solidarioki, UTE Lapatza enpresari ehun eta hirurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita hamasei euroko zehapena (163.956 €) ezarri zitzaion, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura). Honela dio artikulu horrek: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».

Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2020ko urtarrilaren 22tik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA); maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE); eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2, 3, eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jarritako zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:

– Sozietatearen izena: Aballa, S.L.

– Zer sektoretan diharduen: Eraistea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: B20194254.

– Sozietatearen egoitza: Rekalde etorbidea, Uribide eraikina, 1. behea, 47. atea, 20018 Donostia(Gipuzkoa).

– Eraginpeko lantokia: Antzuola-Bergara erdilotunea eraikitzeko lanak (AP-1ekiko lotunea), GI-632 errebidearen saihesbidean, Urretxu/Legazpi eta Bergara arteko lotunean (Gipuzkoa).

– Egindako arau-haustea, LAZLTBren 13.10 art.: Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita hamasei (163.956 €).

– Arau-haustearen aktaren data: 2014ko martxoaren 13a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2018ko otsailaren 26a.

– Zehapena irmo egin zen eguna. 2020ko urtarrilaren 22a.

– Sozietatearen izena: UTE Lapatza (Construcciones Moyua, S.A. eta Antzibar, S.A.).

– Zer sektoretan diharduen: Eraikuntza.

– Identifikazio fiskaleko kodea: U75078733.

– Sozietatearen egoitza: Errotaburu pasealekua, 1, 5.a, 20018 Donostia (Gipuzkoa).

– Eraginpeko lantokia: Antzuola-Bergara erdilotunea eraikitzeko lanak (AP-1ekiko lotunea), GI-632 errebidearen saihesbidean, Urretxu/Legazpi eta Bergara arteko lotunean (Gipuzkoa).

– Egindako arau-haustea, LAZLTBren 13.10 art.: Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita hamasei (163.956 €).

– Arau-haustearen aktaren data: 2014ko martxoaren 13a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2018ko otsailaren 26a.

– Zehapena irmo egin zen eguna. 2020ko urtarrilaren 22a.

Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.

Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala