Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
576

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 19an, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira ikastetxe pribatuentarako edo gizarte-ekimenezkoentarako dirulaguntzak 2019-2020ko ikasturtean Irale programaren lehen txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleak ordezkatzeagatik.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduan (EHAA, 2019-05-15), Irale programaren barruan, 2019. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoei laguntza emateko deialdia egin zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, eta kontuan izanik 2019-2020ko ikasturtearen lehen txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2019-2020ko ikasturteko lehen txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko dirulaguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean dago adierazita liberatutako irakasleen zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.

AZKEN XEDAPENetaKO lehenENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENetaKO BIGARRENA

Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala