Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ELGETAKO UDALA
568

IRAGARKIA, Elgetako Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Obra eta zerbitzuetako ofizialaren lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa askearen deialdiari eta oinarriei buruzkoa.

2020ko urtarrilaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (16. zk.), osorik argitaratu dira lanpostu hau betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak:

Obra eta zerbitzuetako ofizialaren lanpostu bat, Administrazio Bereziko eskalakoa, Ofizialen azpieskalakoa, oposizio-lehiaketa bidez, txanda irekian.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hemendik aurrera, deialdi honi buruzko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, oinarriei jarraituz egin behar badira.

Elgeta, 2020ko urtarrilaren 27a.

Alkatea,

IRAITZ LAZKANO GARITAONANDIA.


Azterketa dokumentala