Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
567

IRAGARKIA, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko idazkari teknikoaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoari buruzkoa.

2020ko urtarrilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (15. zk.), lanpostu hau izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu da:

– Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren idazkari teknikoa (B2020/L01).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote eskabideak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke. Eskabideak 15 egun baliodunetan aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2020ko urtarrilaren 24a.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala