Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
566

IRAGARKIA, zeinaren bidez zuzentzen baita ahaldun nagusiaren abenduaren 13ko 223/2019 Foru Dekretuaren 1. eranskinean egindako huts bat. Foru-dekretu haren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait lanpostu izendapen aske bidez betetzeko deialdia onesten da.

2020ko urtarrilaren 27ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (19. zk.), ahaldun nagusiaren urtarrilaren 20ko 8/2020 Foru Dekretua argitaratu da, honako foru-dekretu honetan aurkitutako hutsak zuzentzeko dena: ahaldun nagusiaren 223/2019 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, Bizkaiko Foru Aldundian zenbait lanpostu izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedatzen da ahaldun nagusiaren abenduaren 13ko 223/2019 Foru Dekretuaren I. eranskinean dagoen huts materiala zuzentzea (dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait lanpostu izendapen aske bidez betetzeko deialdia onesten da). Ondorioz, eranskin horretatik eta, beraz, deialditik kentzen da «1118-0001 Suhiltzaileen zuzendariorde nagusia» lanpostua.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 24a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala