Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
563

1680/2019 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena, zeinaren bidez María Rosa Pérez Esquerdo andrea hautatzen baitute Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Zuzendari lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 13ko 1557/2019 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2019ko azaroaren 22ko EHAAn (223. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Rosa Pérez Esquerdo andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Rosa Pérez Esquerdo andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2019ko abenduaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS,


Azterketa dokumentala