Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2020ko otsailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
562

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 13koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutakoa), bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, zeinak aurreko ebazpena aldatzen baitu.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak (2019ko martxoaren 7ko EHAA).

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2019ko uztailaren 22ko Ebazpena aldatu zen, zeinak aipatutako hautaketa-prozeduretan lehiaketa-aldian izangaiek lortutako puntuazio totalak argitara eman baitzituen. Aldaketa horren ondorioz, Iker Navarro Antón jaunak, Alazne Ramos Urutxurte andreak eta Ander Madariaga Arroyo jaunak lehiaketa-fasean lortutako puntuazio totala handitu egin da. Era berean, horrek handitu egin du lortutako puntuazio globala, lehiaketa- eta oposizio-aldietan lortutako puntuazioak haztatu izanaren ondoriozkoa; eta, ondorioz, aldatu egin da aipatutako izangaiek zerrendetan zuten posizioa (lehen bi kasuetan hautatutako izangaien zerrendetan eta hirugarren kasuan ordezkoen zerrendetan). Zerrenda horiek argitaratu ziren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez, bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez ere –hori aldatu egiten duena–, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautatutako izangaien behin betiko zerrenda.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena. Horren bidez, xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, aurreko abazpena aldatzen duena. Aldaketak termino hauetan egingo dira:

Iker Navarro Antón jaunari, zeina Maisu-maistren kidegoko Ingeleseko espezialitatean hautatua izan baita, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 7.7774 puntu.

Alazne Ramos Urutxurtu andreari, zeina Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitatean hautatua izan baita, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 6.3044 puntu.

Ander Madariaga Arroyo jaunari, zeina Maisu-maistren kidegoko Musikako espezialitatean izangaia izan baita, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 5.1676 puntu.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web-orrietan: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» y «Pasahitza» sartu behar dira) – "Berriak" atala eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala