
22. zk., 2020ko otsailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
530
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 535/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Pertsona batek abiarazitako 535/2019 prozedura laburtua, 2017ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez iragarri zen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak eman zuen 2019ko abuztuaren 2ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan, ezetsi egiten da praktiketako funtzionarioa zen demandatzailea hautaketa prozeduratik kanpo uztea erabakitzen zuen ebazpenaren kontra jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2020ko urtarrilaren 9a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
RSS