Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2020ko otsailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
529

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira interesdunak Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 695/2019 prozedura laburtuan.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

695/2019 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 4ko Ebazpenaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez ezezten baita Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda. 2019-2020 ikasturterako.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Donostiako 2 zenbakiko Epaitegian.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, alegia, eranskinean zerrendatzen diren zerrendetakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 21a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala