Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2020ko otsailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
525

EDIKTUA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente batzuen dokumentazio-errekerimenduak jakinarazteko dena.

Zerrendan aipatutako pertsonei espresuki jakinarazten saitu eta zenbait arrazoirengatik lortu ez denez, adierazitako dokumentazioaren errekerimendua egiten zaie.

Hala izanik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta gaiari begira aplikagarri diren baterako xedapenetan xedatutakoa betetzeko, ediktu hau argitaratzen da interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan daitezen.

Horretarako, eta honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie nork bere espedienteari loturiko dokumentazioa aurkeztu beharko duela 10 eguneko epean, ediktu hau hauetan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera: Estatuko Aldizkari Ofiziala, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroa (Samaniego kalea 2, 2. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz). Halaber, jakinarazten zaie ezen, epea amaituta, adierazitako dokumentazioa aurkeztu ez badute, ulertuko dela eskabidean atzera egin dutela eta eskabidea artxibatuko dela.

Horretaz gain, jakinarazten da zerrendako errekerimenduen testu osoa eskuragarri daukatela interesdunek Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Samaniego kalea 2, 2. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala