
22. zk., 2020ko otsailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
520
EDIKTUA, zinpeko prokuradore-kontu bati buruzko 9/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: prokuradore-kontu bati buruzkoa, zibila, 9/2019.
Gaia: prokuradore-kontua.
Demandatzailearen prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
Jose Jesus Vazquez Peredari ediktu bidez jakinaraztea prozeduraren amaierako dekretua, prozesu horretan 2020-01-23an emana. Honela dio, hitzez hitz: 11/2020 Dekretua.
Hura eman duen Justizia Administrazioaren letradua: Maria Teresa Quintanilla Garcia.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Data: 2020ko urtarrilaren 23a.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Juan Usatorre Iglesias prokuradoreak 527,97 euroko printzipala erreklamatu dio bere ahalorde-emaileari, esanez diru kopuru hori zor diola epaitegi honetan bideratu den 310/2017 prozedura arruntean sorrarazitako eskubideengatik eta ordaindutako aurrerakinengatik.
Bigarrena.– Eskaera hori helarazi zaio Jose Jesus Vazquez Pereda ahalorde-emaileari, eta hamar eguneko epea eman zaio erreklamatutako diru kopurua ordain dezan edo kontua aurkara dezan bidegabekoa izateagatik; eta ohartarazi zaio premiamendupean sartuko dela ez badu ez ordaintzen ez kontua aurkaratzen.
Demandatua non den jakiterik ez dagoenez, errekerimendua ediktu bidez egin da.
Emandako epea igaro da eta errekerituak ez du ez ordaindu, ez aurkeztutako kontua aurkaratu.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bakarra.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 34. artikuluak prokuradorearen kontua arautzen du. Artikulu horrek dioenez, kontua onartutakoan, ahalorde-emaileari errekerimendua egin behar zaio erreklamatutako diru kopurua ordain dezan edo kontua aurkara dezan, eta ohartaraziko zaio ordaindu edo aurkaratu ezean premiamendupean sartuko dela. Hirugarren apartatuak gehitzen du ezen, ahalorde-emaileak aurka egiten ez badu, betearazpena aginduko dela, kontuaren zenbatekoarengatik.
Oraingoan errekeritutako ahalorde-emaileak ez du ez ordaindu ez kontua aurkaratu, eta, beraz, bidezkoa da intzidentea amaitu dela adieraztea eta betearazpena agintzea, hala eskatzen badu hartzekodunak, kontuaren zenbatekoarengatik.
XEDAPENAK
1.– Amaitutzat jotzen da intzidente hau, Juan Usatorre Iglesias prokuradoreak Jose Jesus Vazquez Peredaren aurka abiarazi duena 527,97 euro erreklamatzeko, aurkeztutako kontuaren printzipalaren zenbatekoa, hain zuzen.
2.– Igor bekio hartzekodunari, betearazpena agintzeko eskatu ahal dezan.
3.– Demandatua non den jakiterik ez dagoenez, jakinaraz bekio ebazpen hau ediktu bidez. Ediktua EHAAn argitaratuko da eta ZULUP honen iragarki-oholean jarriko da.
Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.
Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtsogilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454 bis artikulua).
Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454 bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0004 0000 49 0009 199). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Hala dekretatzen eta sinatzen dut.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS