
22. zk., 2020ko otsailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
511
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 22koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Interinok_Taldea elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzeko, eta horren berri ematen baita.
Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, Interinok_Taldea elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzeari buruzkoa. Ondoren, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2020ko urtarrilaren 17an, agiriak aurkeztu dira, Interinok_Taldea elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea eskatzeko direnak.
Bigarrena.– Honako agiri hauek aurkeztu dira gordailutzeko: gordailutze-eskabidea, eratze-akten eta estatutuen bi ale, eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko zenbait agiri.
Hirugarrena.– Haren jarduketako lurralde-eremua, 3. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da.
Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.
Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da Interinok_Taldea elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak onartzea gordailutzeko, eta argitara ematea egintza hori.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Interinok_Taldea elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzeko agintzea (gordailutze-kode hau eman zaio: 76/1/00006).
Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 22a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
RSS