
21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
502
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea iraungitzeari buruzkoa.
Aprobetxamenduaren titularra eta jakinarazpenerako helbidea ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da ezen, Uren Legearen 66.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Ur Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan. Uren Legea uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta, aipatutako artikuluak honako hau adierazten du: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ustiatu ez izanagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean».
Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.
Iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori iraungitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, Zumaiako Udalean edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.
Iragarki honek interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 8a.
Jabari Publikoa kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS