Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
500

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidearen amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz argitaratzen da ezen, Uren Legearen 66.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz –uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua–, artikulu horrek honela esaten baitu: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ez ustiatzeagatik, baldin eta ekintza titularrari egozten bazaio», Uraren Euskal Agentzia honek emakida-eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Hogeita hamar eguneko epea irekitzen da, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko ikusten duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honek eranskinean aipatzen diren interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala