
21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 7 orri.)
- EPUB (349 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
499
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 25eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erabakiaren berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2019ko uztailaren 8an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 25eko Agindua, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2019. urteko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.
2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, EHAAn argitaratu beharko dira laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.
Horiek horrela izanda,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 25eko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS