Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
496

ERABAKIA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Osasuneko sailburuaren 2019ko irailaren 10eko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean iragarritako farmazia-bulegoa adjudikatzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko egindako deialdian, eskabideak baloratzeko batzordeak honako erabaki hau hartu du 2020ko urtarrilaren 14an egindako bileran:

Aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin betiko zerrenda onartzea (eranskinean jasotzen da).

Behin betiko zerrenda horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Farmazia Zuzendaritzaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/1995 Dekretuaren 4.3 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.

Balorazio batzordeko lehendakaria,

TERESA FERNÁNDEZ DE CASTRO AGUIRREZÁBAL

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala