Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
491

7/2020 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Zegaman, Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeako poligonorainoko tartean errepidea hobetzeko proiektua (2-EM-58/2017) burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeako poligonorainoko tartean errepidea hobetzeko proiektua (2-EM-58/2017)» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2019ko otsailaren 14an, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hilabete bateko epean, prentsan eta 2019ko otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (41. zk.). Geroago, 2019ko ekainaren 18an egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta lau alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

«GI-2637 Idiazabal – Altsasu, Segura eta Zegamatik» errepideko Idiazabal eta Zegama arteko zatian zabalkuntza eta hobekuntza lanak egin dira azken urteetan. Lan horiek zatika egin dira.

Idiazabal eta Zegama arteko ibilbidearen hobekuntza osatzeko (9,5 km) egiteke dagoen zati bakarra proiektu honen xedea den zatia da (1,2 km).

Zegamako bizilagunek eta jarduera Ondaraldea poligonoan egiten duten enpresetako langile, bezero eta hornitzaileek GI-2637 errepide hau erabiltzen dute komunikazio ardatz nagusietara eta eskualdeko hiriguneetara joateko. Egiten duten bideak baldintza geometriko egokiak ditu 8 kilometrotan, zabalerari, bihurguneen erradioari eta ikuspen baldintzei dagokienez. Aldiz, behartuta daude, gainontzeko 1,2 kilometroetan zabalera urriko eta kalitate okerreko geometria duen ibilbidea egitera.

Segurtasun baldintzak galdu egiten dira, beraz, goian azaldutako hauen eraginez: kontrastea, jarraitutasun eza eta homogeneotasun gabezia.

Egoera hau larriagotzen ari da, igar daitekeen industria eta merkataritza-jardueren hazkundea dela eta. Hazkunde honek, gainera, trafiko-kopurua handiagotzen du.

Proiektuak jasotzen ditueun lanak azkar eginda, arazoa sahiestu daiteke.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2020ko urtarrilaren 28ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Kortaberriako biribilgunetik hasi eta Zegamako Ondaraldeako poligonorainoko tartean errepidea hobetzeko proiektua (2-EM-58/2017)» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urtarrilaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala