Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
490

AGINDUA, 2019ko abenduaren 27koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordeko kideak.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat sortzen du, eta sistema bakar batera biltzen ditu gure lurraldean Lanbide Heziketaren arloan enplegurako egiten diren gauza guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikita.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea garatzen ditu.

Agindu horren 4. artikuluaren arabera, batzordeak kide hauek izango ditu: hamar kide, administrazioaren ordezkari; bost kide, enpresaburu-elkarte esanguratsuenen ordezkari gisa, bakoitzaren ordezkaritza-indarraren proportzioan; eta bost kide, sindikatu esanguratsuenek proposaturik, bakoitzaren ordezkaritza-indarraren proportzioan. Esanguratsuenak diren sindikatu guztiak egongo dira ordezkaturik. Halaber, Administrazioaren ordezkariak, karguari hala dagokiolako daudenak izan ezik, eskumena duten sailetako sailburu titularrek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proposatuko dituzte.

Sindikatuen izenean parte hartuko duten kideei dagokienez, 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 6. artikuluak honako hau zehazten du: kide horiek sindikatu esanguratsuenek izendatuko dituzte eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-batzordeetan eta administrazio publikoetako organoetan langile-ordezkarien % 10 edo gehiago lortu duten sindikatu esanguratsuek izendatuko dituzte. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbaketa eta homologazioa hartuko dira kontuan, bakoitzaren ordezkaritza-indarraren proportzioan.

Era berean, 6. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera, batzorderako ordezkariak izendatzeko eskubidea duen enpresaburu-elkarte edo sindikaturen batek ez badu eskubide hori baliatzen ezarritako epearen barruan, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordean ordezkaritza duten gainerako sindikatu-erakundeek eskubidea izango dute hutsik geratutako leku horiek betetzeko, harik eta batzordea berritu arte, betiere bakoitzaren ordezkaritza-indarraren proportzioan, eta halaxe osatuko da agindu honek ezartzen duen prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordeko kideen guztizko kopurua.

Kontuan hartuta Aginduaren 6. artikuluan aurreikusitakoa eta 2019ko uztailaren 31ra arte Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskunde sindikaletan eskuratutako emaitzak, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordeko erakunde sindikaletako kideen hasierako banaketa honako hau da:

– Euzko Langileen Alkartasuna sindikatua (ELA): bi kide.

– Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatua (LAB): kide bat.

– Langile Komisioen Konfederazio Sindikala sindikatua (CCOO): kide bat.

– Euskadiko Langileen Batasun Orokorra sindikatua (UGT): kide bat.

6. artikuluaren arabera, izendapena egiteko hilabeteko epea dago, Hautemateko Aholku Batzordea arautzen duen agindua argitaratzen denetik. Edonola ere, hilabeteko epea pasa da eta Euzko Langileen Alkartasunak (ELA) ez ditu kideak izendatu. Era berean, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) uko egin dio kideak izendatzeari. Hortaz, gainontzeko erakundeei dagokie falta diren kideak izendatzea, betiere bakoitzaren ordezkaritza-indarraren proportzioa kontuan hartuta.

Hori dela eta, aipatutako erakunde sindikalen bost kideen hasierako banaketa aldatu da. Ondorioz, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordeko kideen banaketa berria honako hau izango da:

– Langile Komisioen Konfederazio Sindikala sindikatua (CCOO): hiru kide.

– Euskadiko Langileen Batasun Orokorra sindikatua (UGT): bi kide.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Hezkuntzako sailburuak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak, Confebask-Euskal Enpresa Konfederazioak, Langile Komisioen Konfederazio Sindikala sindikatuak (CCOO) eta Euskadiko Langileen Batasun Orokorra sindikatuak (UGT) proposamena egin ondoren, legeak emandako ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko aholku-batzordeko kide izendatzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean:

Titularrak:

– Marcos Muro Nájera jauna, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea.

– Amaia Arteaga Dañobeitia andrea, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.

– Agurtzane Llano Cuadrado andrea, Gazteriako zuzendaria.

– Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea jauna, Zerbitzu zuzendaria.

– Jorge Arévalo Turrillas jauna, Lanbide Heziketako sailburuordea.

– Mikel Amundaraín Leibar jauna, Industria Garatzeko zuzendaria.

– Borja Belandia Fradejas jauna, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia.

– Jon Uriarte Unzalu jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

– Nestor Arana Arabaolaza jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu zuzendaria.

– Itziar Etxebarria Lanborena andrea, Lanbide-Euskal Enplegu Enplegurako Prestakuntzako Zerbitzuaren arduraduna.

Ordezkoak:

– Noemí Ostolaza Arcauz andrea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko aholkularia.

– Iratxe Moreno Yarritu andrea, Enplegu eta Gizarteratze Saileko teknikaria.

– Josu Gerediaga Egurrola jauna, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria.

– Luis Sanzo González jauna, Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria.

– Nicolas Sagarzazu Alzua jauna, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria.

– Javier Zarraonandia Zuloaga jauna, Industriako sailburuordea.

– Javier Ramos Salazar jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kabinete Teknikoaren arduraduna.

– Juan Carlos García Rejas jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntzako Zerbitzuaren koordinatzailea.

– Yolanda Ortega Fuente andrea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Aholkularitza Juridikoaren Arduraduna.

– M.ª Carmen Vea-Murgia Basterra andrea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren koordinatzailea.

– Confebask-Euskal Enpresa Konfederazioaren izenean:

Titularrak:

– Asier Aloria Sánchez jauna.

– Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna.

– Néstor Ériz Laskuraín jauna.

– Mikel Sarriegi Etxeberria jauna.

– Joana Arambalza Zalbidea andrea.

Ordezkoak:

– Ainhoa Rotaetxe Etxebarria andrea.

– Pablo Martín Goitia jauna.

– Encarni Markotegui Barandiaran andrea.

– Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.

– Juan Ugarte Aguirrezabal jauna.

– Sindikatu esanguratsuenen izenean:

Titularrak:

– M.ª Aranzazu Martínez Tobalina andrea (CCOO).

– Gregorio Martín Benito jauna (CCOO).

– Fran Osuna Matamoros jauna (CCOO).

– Raúl Arza Vélez jauna (UGT).

– M.ª Aranzazu Niño Núñez andrea (UGT).

Ordezkoak:

– Garbiñe Espejo Jairo andrea (CCOO).

– Jone Robledo Zapatero andrea (CCOO).

– Estíbaliz Montero Mendoza andrea (CCOO).

– Jesús García de Cos jauna (UGT).

– Xuria Arza Vélez andrea (UGT).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabakitzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 27a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala