Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
485

5/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko kudeaketa-gomendioaren hitzarmenaren eranskina, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko zuzenbide publikoko diru-sarrerak betearazpen-bidean biltzeko.

Hitzarmena sinatu da, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea kudeaketa-gomendioaren hitzarmenaren eranskin honen testua: Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko kudeaketa-gomendioaren hitzarmenaren eranskina, UPV/EHUko zuzenbide publikoko diru-sarrerak betearazpen-bidean biltzeko. Testu hori honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 9KO 5/2020 EBAZPENARENA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO KUDEAKETA-GOMENDIOAREN HITZARMENAREN ERANSKINA, UPV/EHUKO ZUZENBIDE PUBLIKOKO DIRU-SARRERAK BETEARAZPEN-BIDEAN BILTZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 13an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa.

Bestetik, Nekane Balluerka Lasa andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, erakunde horren izenean eta haren ordezkari gisa,

HONAKO HAU ADIERAZI DUTE:

2018ko apirilaren 10ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak idazpuruan adierazitako hitzarmena formalizatu zuten, eta bederatzigarren oinarrian ezartzen da hitzarmenaren indarraldia 2019ko abenduaren 31n amaituko dela.

Hitzarmenaren indarraldian egiaztatutako esperientzia ona dela eta, parte-hartzaileek eranskin hau sinatu dute hitzarmena luzatzeko, eta

ADOSTU DUTE:

1.– Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, bederatzigarren oinarriaren idazketa aldatzea eta honela idatzita uztea: «Hitzarmena automatikoki luzatuko da, urtez urte, aldeetako batek epemuga baino hiru hilabete lehenago salatu ezean».

2.– Hasiera batean hitzartutako baldintza berberetan eta araubide juridiko beraren pean adostu da luzapena, salbu eta datuen babesari buruzkoa, zeinaren aplikazio-arauak honako hauek izango baitira: Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erregelamendua), eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.

Eta aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, hitzarmenaren eranskin hau sinatzen dute, bi aletan, goian adierazitako tokian eta egunean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa,

PEDRO MARIA AZPIAZU URIARTE.

Euskal Herriko Unibertsitatea,

NEKANE BALLUERKA LASA.


Azterketa dokumentala