Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
482

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 21ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, honako hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2019ko abenduaren 18koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren babesean 2019ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda argitaratzen duena. Dekretu horren bitartez, dirulaguntzak arautu ziren ikerketa-proiektuak aurkez daitezen bultzatzeko, Horizonte 2020 Europako ikerketa esparru programaren bigarren fasean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren agenteak buru direla.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2019ko abenduaren 18ko Ebazpenaren eranskinean, zeinaren bidez argitaratu baitzen Lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren babesean 2019ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda. Dekretu horren bitartez, dirulaguntzak arautu ziren ikerketa-proiektuak aurkez daitezen bultzatzeko, Horizonte 2020 Europako ikerketa esparru programaren bigarren fasean, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal sareko kide diren agenteak buru direla, ARENHAri dagokion laguntzari buruzko daturik eman ez delako, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2019ko abenduaren 18ko Ebazpenaren eranskinean (2020ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 8. zk.), 2020/119 (2/2) orrialdean, honela dio:

(Ikus .PDF)

eta honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 21a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala