Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2020ko urtarrilaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
479

IRAGARKIA, Europako Gaietarako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2020ko urtarrilaren 24ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (9. zk.), Europako Gaietarako Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiordeari eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendu behar dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedaturiko bideetako bat –edozein- erabiliko dute aurkezteko. Hamabost egun baliodun izango dituzte horretarako, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 17a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala