
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
CONFEDERACION DE COOPERATIVAS DE EUSKADI
473
IRAGARKIA, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa likidazioaldian, desegiteari eta kitapena egiteari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroari buruzko 29/2005 Dekretuaren 62.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:
Jasota geratzen da ezen, «Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa likidazioaldian» elkartearen joan diren 2019ko abenduaren 12an eta 2020ko urtarrilaren 21ean ezohiko batzar nagusietan, urrenez-urren, elkartearen desegitea eta kitapena egitea erabaki zutela. Halaber, kitatzaile bakarra izendatu zuten, eta kitapenaren azken balantzea eta elkartearen ondasunak banatzeko proiektua onartu zituzten.
Erabaki horiei buruzko agiriak elkartearen helbidean daude interesdunen eskura.
Vitoria-Gasteiz (Araba), 2020ko urtarrilaren 21a.
KITATZAILEEN PRESIDENTEA.