
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
467
IRAGARKIA, zeinaren bidez Sedeloto SL (Pub Zapai) sozietateari jakinarazten baitzaio Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailearen 2019ko urriaren 9ko atzera egitearen aurretiazko errekerimendua. Atzera egite hori 48-PI-N-2018-4 espedienteari dagokio.
Gaia: aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko eskakizuna.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3 solairua, Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2020ko urtarrilaren 10a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.