
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
466
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 236/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 236/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Ines Elena Rodriguez Molinero.
Judizio horretan 106/2019 epaia eman da 2019-12-05ean.
Monica Cabezas Padilla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta han, osorik aztertu ahal izango du.
Tolosa, 2019ko abenduaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.