
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
464
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 282/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 282/2016 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-23an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Joseba Mirena Perez Arrizabalaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Getxo (Bizkaia), 2019ko abenduaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.