
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
463
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzirioari buruzko 369/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 369/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-05ean eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Ioan Tepes Onea demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Eibar (Gipuzkoa), 2019ko abenduaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.