
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
461
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 546/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 546/2018 prozedura.
Gaia: seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko prozedura.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Aranzazu Urchegui Astiazaran.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-12an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Porfirio Ramon Osorio Peña demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Donostia, 2019ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.