
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
460
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 942/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 942/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da 2019-12-03an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Javier Adrian Valencia Mejia demandatua non dagoen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori ediktu bidez jakinaraztea, zeina bulego judizial honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Donostia / San Sebastián, 2019ko abenduaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.