
20. zk., 2020ko urtarrilaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (278 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
455
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait dirulaguntza, herritar orok izan dezan haien berri. Dirulaguntza horiek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduak arautzen ditu (agindu horren bidez, natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2019. urterako).
Aipatutako dirulaguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako dirulaguntzen zerrenda jakinaraztea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da.
Eranskina: natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako dirulaguntzak (2019ko ekainaren 5eko Agindua, 2019ko ekainaren 20ko EHAA, 116. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.