Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
440

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 480/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 480/2019 prozedura arrunta.

Demandatzailearen prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Nik, Miriam Ramos Rendok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak,

Jakinarazten dut judizio horretan epaia eman dela abenduaren 3an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaiola. Hona hemen epaiaren goiburua eta xedapenak, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratu den 480/2019 judizio arruntaren autoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. De las Heras prokuradoreak egin zuen eskaera, «Ges» aseguru-entitatearen eta Francisco Niso Castillo jaunaren ordezkari gisa, zeinak Garrido letraduak lagundua baitaude, honako hauen aurka: «Mapfre» aseguru-entitatearen aurka, Ruano letraduak laguntzen duena eta Otero prokuradoreak ordezkatzen duena, eta auzi-ihesean dauden «Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.»-ren eta Arturo García Zabala jaunaren aurka.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratu den judizio arrunteko demanda. De las Heras prokuradoreak egin zuen eskaera, «Ges» aseguru-entitatearen eta Francisco Niso Castillo jaunaren ordezkari gisa, zeinak Garrido letraduak lagundua baitaude, honako hauen aurka: «Mapfre» aseguru-entitatearen aurka, Ruano letraduak laguntzen duena eta Otero prokuradoreak ordezkatzen duena, eta auzi-ihesean dauden «Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.»-ren eta Arturo García Zabala jaunaren aurka. Horrenbestez,

«Mapfre» aseguru-entitatea, «Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.» eta Arturo García Zabala jauna solidarioki kondenatzen ditut honako hauek ordaintzera:

1.– «Ges» aseguru-entitateari 13.853,07 euro eta

2.– Francisco Niso Castillo jaunari 2.464,07 euro.

«Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.» eta Arturo García Zabala solidarioki kondenatzen ditut Francisco Niso Castillo jaunari 150 euro ordaintzera.

«Mapfre» aseguru-entitatea, «Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.» eta Arturo García Zabala jauna solidarioki kondenatzen ditut «Ges» aseguru-entitateari ordaintzera 13.583,07 euroko zenbatekoak 2019ko apirilaren 15etik ebazpen hau eman den egunera arte eragindako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatzen dena.

«Mapfre» aseguru-entitatea kondenatzen dut Francisco Niso Castillo jaunari ordaintzera 2.464,07 euroko zenbatekoak 2018ko martxoaren 25etik osorik ordaindu arte eragindako interesa (Aseguru Kontratuaren Legearen 20.4 artikuluan ezartzen dena).

«Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.» eta Arturo García Zabala jauna solidarioki kondenatzen ditut Francisco Niso Castillo jaunari ordaintzera 150 euroko zenbatekoak 2019ko apirilaren 15etik ebazpen hau eman den egunera arte eragindako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatzen dena.

«Insitu Oficina Técnica de Reconstrucción y Rehabilitación, S.L.»-k eta Arturo García Zabala jaunak 2.464,07 euroko zenbatekoak 2019ko apirilaren 15etik ebazpen hau eman den egunera arte eragindako legezko interesa ordaindu beharko diote Francisco Niso Castillo jaunari, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatzen dena.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Arturo Garcia Zabala kodemandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala