19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
437
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 481/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa; 481/2019.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-17an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jose Raimundo Moreira de Souza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jas dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Donostia, 2019ko abenduaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.