Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
418

EDIKTUA, zaintza edo ondasunen administrazioa gaizki egikaritzearen ondoriozko babes-neurrietarako bideratutako 91/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: zaintza edo ondasunen administrazioa gaizki egikaritzearen ondoriozko babes-neurrietarako bideratutako 91/2019 prozedura.

Gaia: Kode Zibilaren 158. artikuluan aurreikusitako neurriak hartzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Josefina Llorente Lopez eta Josefina Llorente Lopez.

Judizioan, honako hau erabaki da:

– Jose Feliciano Gordillo Valenciari ediktu bidez jakinaraztea 2019-04-23an prozesuan emandako autoa. Haren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Eibar (Gipuzkoa), 2019ko abenduaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala