
18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
410
EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruz bideratutako 232/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 232/2019 prozedura arrunta.
Gaia: hiri-errentamenduak.
Demandatzailearen prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.
Judizio horretan epaia eman da 2019-12-12an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Jesus Maria Bilbao Bidaurrazaga demandatuaren eta Jesus Maria Bilbao Bidauzarrazagaren jaraunsle ezezagunen-jaraunspen jasogabe edo kausadunaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko abenduaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS