Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
407

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 10ekoa, HABEko zuzendariarena, 2019. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen erregistroan eginiko alta-inskripzio eta bestelako oharpenak argitara ematen dituena.

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen erregistroa arautzen duen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduak 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2019. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen erregistroan jasotako oharpenen zerrendak argitara ematea. Zerrendak ebazpenari atxikitako I., II. eta III. eranskinetan daude.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, bide administratiboa agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2020ko urtarrilaren 10a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala