
18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (536 KB - 42 orri.)
- EPUB (935 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
406
HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: 182/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
2019ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (225. zk.), azaroaren 19ko 182/2019 Dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoetako izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda. Dekretu horretan gisa horretako hutsak aurkitu direnez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren.
Dekretu horren VII. eranskinean, osatu gabe dagoen zerrenda bat argitaratu da. Hori dela eta, eranskina osorik argitaratzen da, aipatu gabe utzitakoa ere agerraraziz.
Gainera, dokumentuaren azken orria, 2019/5479 (236/236) hain zuzen, bikoiztu egin da, eta, beraz, ezabatu egin behar da.
RSS