Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
404

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez 2019ko azaroaren 25eko Agindua zuzentzen baita, baimena ematen diona «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» titulartasun pribatuko ikastetxeari, Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izan dadin.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren, 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 25eko Aginduan (haren bidez, baimena ematen zaio «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» titulartasun pribatuko ikastetxeari, Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izan dadin). Agindua 2020ko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (7. zk.). Hori dela eta, zuzenketa egiten da hemen.

2020/99 (2/4) orrialdean, 3.1 artikuluari b) atala gehitu behar zaio, eduki honekin:

«b) "Merkataritza jarduerak" erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera ziklo 1.»

2020/99 (3/4) orrialdean, 3. artikuluari 4. paragrafo bat gehitu behar zaio, eduki honekin:

«4.– Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze-lanak.

a) "Mekatronika Industriala" goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 20a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala