
18. zk., 2020ko urtarrilaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
401
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei ordezkapenak egin ditzaten.
Dirulaguntza horiek euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eskainiko dien Hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua arautzen da, eta, bestetik, euskara-ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak ezartzen dira.
Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin alderatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru-kopurua ematea, egindako kontratazioen dirulaguntza gisa. Emandako dirulaguntza 2019ko uztaila-abendua epeari dagokio, gehienez ere.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez.
Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jaso edo isilbidez ezeztatuta jo eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 3a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
RSS