Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
345

EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeko bideratutako 248/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 248/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea:

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Ediktu bidez Uxue Garmendia Arizteguiri jakinaraztea aipatu prozesuan 2019-10-29an eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan eskura dezake epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen hau irmoa da eta beraren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, munta dela-eta bideratutako hitzezko judizio batean eman delako eta munta hori ez delako 3.000 eurotik gorakoa (PZL, 455.1 artikulua).

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Irun, 2019ko abenduaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala