Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
335

EDIKTUA, prokuradore-kontu bati buruzko 9/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Prokuradore-kontua: 9/2019 – A.

Prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.

Ordezkatua: Sierra Capital Management 2012 SL.

Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.

Aipatutako prozeduran 555/2019 Dekretua eman da 2019-11-20an, eta honela dio xedapen-zatiak:

Erabakitzen da behin betiko artxibatzea pieza hau. Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana prokuradoreak Sierra Capital Management 2012 SLren kontrako betearazpena abiarazteko eskatu beharko du Betearazpeneko Zerbitzu Erkidean, hala komeni bazaio bere eskubideari. Ebazpen honek betearazpen-titulu gisa balioko du 832,59 euro erreklamatzeko.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtsogilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0008-0000-00-0009-19). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Sierra Capital Management 2012 SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala