Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
298

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 26koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita José Antonio Maiza Larrarte jaunak gainditu egin duela 2019ko uztailaren 16ko ebazpenak (2019ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ekonomia Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du José Antonio Maiza Larrarte jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***7108**. Kodea: AGC8L1-D00036-13. Jakintza arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Ekonomia Aplikatua I. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Mikroekonomia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko abenduaren 26a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala