Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
278

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskotreneko autobusak mantentzeko karrozeriako ordezko piezen hornikuntza kontratatzeko lizitazio publikoaren adjudikazioa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espedientearen zenbakia: P10028403.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko autobusak mantentzeko karrozeriako ordezko piezen hornikuntza.

c) Egiteko/entregatzeko tokia: Euskadi.

d) Egiteko epea: 3 urte, urtebeteko bi luzapen egiteko aukerarekin edo Euskotrenen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean –I. lotearen kasuan– eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean –II. lotearen kasuan– eginiko emakida-kontratua bukatu arte.

e) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua urteko 140.000,00 eurokoa da, BEZa kanpo, loteetan zatituta:

– I. lotea: Bizkaiko lurraldea: 50.000,00 euro/urtean, BEZik gabe.

– II. lotea: Gipuzkoako lurraldea: 90.000,00 euro/urtean, BEZik gabe.

Argitaratzeko ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia, egon daitezkeen luzapenak eta % 20rainoko gehieneko handitzeak sartuta, 840.000,00 eurokoa da, BEZik gabe.

5.– Bermeak: baldintza-orrien arabera.

6.– Adjudikazioa.

I. lotea: Atlas Bus SL.

Eskainitako gauza-multzo bakoitzaren marka bakoitzerako deskontu-ehunekoak adjudikatzen dira. Bakarrik fakturatuko dira benetan egindako hornikuntzak, aurretiaz eskatu eta onartu badira, 50.000,00 euroko urteko gehieneko aurrekonturaino.

II. lotea: Atlas Bus SL.

Eskainitako gauza-multzo bakoitzaren marka bakoitzerako deskontu-ehunekoak adjudikatzen dira. Bakarrik fakturatuko dira benetan egindako hornikuntzak, aurretiaz eskatu eta onartu badira, 90.000,00 euroko urteko gehieneko aurrekonturaino.

Kontratuaren indarraldian, Euskotrenek lote bakoitzerako urteko gehieneko aurrekontuaren % 20 handitu ahal izango du kontratua, gehienez.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren adjudikazioa lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 10a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala