
13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
277
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpena, 16.0112.48.01.01.02 (SH-91/16) espedienteari dagokiona.
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I482016000018425 arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena ezestea erabakitzen da, eta, beraz, ez da ezartzen akta horretan jasotako arau-hausteari dagokion zehapena.
Enpresari jakinarazten zaio delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
RSS