
13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
264
EDIKTUA, errentak erreklamatzeko bideratutako 121/2019 hitzezko judizioari buruzkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 121/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: errentak erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-12-30ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jose Maria Iglesias Fernandez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Durango (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS