
13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
262
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 478/2018 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 478/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Jose Gonzalez Cobreros.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-09an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Aitor Fuentes Fernandez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko abenduaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS