Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
260

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 31koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez Merkataritza Bulego Teknikoentzako laguntzak ematen baitira.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, Merkataritza Bulego Teknikoentzako 2019ko laguntza-programa arautzen eta iragartzen da.

Aurkeztutako eskabideak baloratzeko sortu den Ebaluazio Batzordeak, behin 2019rako eskabideak aurkezteko epea amaituta, bete egin du arautzen duen Aginduaren 11. oinarrian onuradunak hautatzeko finkatzen den prozedura.

Ikusi da Ebaluazio Batzorde horrek 2019ko abenduaren 13an egindako proposamena, bileraren aktan jasotakoa, eta bete da arautzen duen Aginduaren 11. oinarrian aurreikusitakoa.

Horrenbestez, aipatutako legeak ikusita eta oro har nahiz bereziki aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, Merkataritzako zuzendariak, arautzen duen Aginduaren 13. oinarriaren 1. atalean eman zaizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean jasotako erakundeei, jardueraren esparruaren arabera eta bulego bakoitzarentzako diru-izendapena.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren erakundeei dirulaguntza ukatzea, han bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Agindu arautzailearen 14. oinarriaren arabera lehenengo zatia ordaintzea, hau da, dirulaguntzaren % 80a, aipatutako aginduaren baldintzak bete ostean.

Laguntza guztiz zuritu aurretik, ebazpenean ezarritako baldintzak edo, asko jota, Aginduaren 13.5, 14. eta 15. oinarrietan jasotako betebeharrak beteko dira.

Laugarrena.– Onuradunak kontratatutako teknikariari edo bere lan-baldintzei buruzko edozein aldaketa jakinarazi beharko dio Merkataritza Zuzendaritzari, 4.4 eta 18. oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– Ebazpen honen ezarrita ez dagoen guztiarentzat Agindu arautzailea aplikatuko da.

Seigarrena.– Ebazpen honen berri emango zaie organo eskudunei, dagozkion ondorioetarako.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 31.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala